Klima-aldaketa eragozten duten ohitura txikiak
Zure etxea denborarik gehien ematen duzun lekuetako bat da. Zure ohiturek, txikiak izanik ere, inpaktua dute kontsumoan eta, ondorioz, klima-aldaketan. Baina ez ditugu gutxietsi behar; hau da, gutariko bakoitzak jarraibide jakin batzuk aplikatzen baditugu, inpaktua murriztuko da, eta hain zuzen ere, horretan datza gutako bakoitzaren erantzukizuna.
Horregatik, hona hemen 11 aholku (orain bertan aplikatzen hasteko modukoak), guztiak ere xede horretan lagunduko dizutenak.
1- Zure ohiko bonbillen ordez, jar itzazu kontsumo apalekoak
Kontsumo apaleko bonbillak 5 aldiz energia gutxiago kontsumitzen baitu ohiko bonbillak baino.
2- Berotu zure etxeko gelak sistema termostatodunekin
Horrela, tenperatura goxoa izanen duzu, argi-faktura %5 eta %25 artean murriztuta.
3- Aukeratu kontsumo apaleko etxetresna elektrikoak
Etxetresna berriak erostean, aukeratu A+++ etiketa energetikoak dituzten ereduak.
4- Itzali etxetresna elektrikoak erabiltzen ez dituzunea
Etxetresna elektrikoak kontsumo txikia eragiten du, baita erabiltzen ez ditugunean ere (itxarote moduan). Horregatik, onena da guztiz desentxufatzea.
5- Bildu ur-termoa manta batean
Zure ur-termoa isolatzea lagungarria da bero-galera murrizteko; batez ere, ur-biltontzia gela hotz batean badago, hala nola laguntza-gela edo garaje batean.
6- Jarri kristal bikoitzeko leihoetan
Kristal bikoitzeko leihoak ez du isolatzen kristal soileko leihoak baino bi aldiz gehiago, lau aldiz gehiago baizik. Hortaz, horrek etxe barnean bero handiagoa mantentzen lagunduko dizu eta ez da galerarik izanen kanpoaldearekin zuzeneko kontaktuan dagoen lekutik.
7- Ez xahutu ura
Ur-galerarik handienetakoa izaten da ontziak eskuz garbitzean; bereziki, txorrota irekia mantentzen badugu. Ez dirudien arren, ontzi-garbigailuarekin ura aurrezten da. Adibidez, kalkuluen arabera, Indesit ontzi-garbigailuarekin, ura % 65era bitarte aurreztuko dugu, eskuz garbitzearekin alderatuta.
8- Ur-galera bainuan
Garrantzitsua da dutxako ura ixtea, xaboia ematen dugun bitartean. Era berean, jarri zure dutxan barreiagailua duen buru bat zorrotadari airea eransteko. Horrela, emaria jaisten da, baina ez, ordea, ur erorketaren sentsazioa.
9- Estali eltzeak janaria prestatzean
Horrela, elikagaiak azkarrago sukaldatuko ditugu eta energia-gastua murriztuko duzu. Ahal bada, erabili lurrungailua.
10- Kontuz arropa garbitzean
Zure arropa-garbigailua goraino beterik ez badago, hobe da ez jartzea. Baita kontsumo apaleko programak dituzunean ere. Baina, hala ere, erabili behar baduzu, jarri garbigarri dosi txikia. Gainera, ez erabili tenperatura handiko programarik: 30 ºC aski da zure arropetako zikinkeria kentzeko.
11- Erabili autoa gutxiago
Onena da, besterik gabe, autorik ez izatea. Hirian bizi zarenean, garraio publikoak ongi samar betetzen ditu herritarren garraio beharrak. Beharbada, pixka bat itxoin beharko duzu, baina gaur egun, denbora hori beste zeregin batzuk egiteko erabil dezakezu: irakurtzea, paseatzea, telefonoz deitzea, etab.
© Orain Klima. – konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika