Klimarako Plana
Planak erakundea sakon aztertzeari heltzen dio, zer hobetua atzemateko eta garatu beharreko potentzialak zein diren jakiteko, bai funtzionamenduan, bai energiaren erabileran, bai BEG isurietan. Kontuan hartzen ditu entitatearen jarduerak, isuri-iturriak edota eskaintzen dituen materialak, zerbitzuak edo produktuak. Abiaburu egokia da murrizketa, aurrezpen eta konpentsazio aukerak identifikatzeko. Gure jardueraren azturak, prozesuak, produktuak, zerbitzuak edo ekitaldiak hobetzeko aukera ematen du.
Hori guztia Klimarako Plan baten proposamenaren bidez gauzatzen da. Hona hemen Plana zertan datzan:
1.- Isuriak hainbat mailatan murriztu eta konpentsatzeko proposamena:
erabilera-ohiturak; energia-iturriak; eraginkortasun energetikoa; lehengaien edo produktuen analisiak, eta kontuan hartu beharreko elementu guztiak Karbono neutraltasuna lortzeko epe laburrean zein erdian.
Isuriak konpentsatzeko estrategia
Konpentsatzen ditu karbonoa xurgatzeko proiektuen bidez oraingoz eragotzi ez daitezkeen isuriak. Horrek entitatea Karbono neutraltasunera lehenago eramatea ahalbidetzen du.
2.- Enpresaren / entitatearen kalteberatasun eta aukeren azterlana Klima Aldaketaren aurrean: Aztertzen den erakundearen jarduerak eta eginkizunek dakartzaten arriskuak eta aukerak identifikatzea da xedea. Klima Aldaketak etorkizunean eragin ditzakeen arazoei aurrera hartu nahi zaie eta, era berean, atzeman daitezkeen aukerak garatu, Klimarekiko arduratsua den jardueraranzko trantsizioa errazte aldera.
3.- Helburu, helmuga eta epeen programa Karbono Neutraltasuna lortzeko: Erakundearen aukeren neurrira, baina gardentasun eta trazabilitate printzipioei fidel izanik, Klimarekiko konpromisoak eskatzen duenarekin bat. Karbono Neutraltasunerantz era antolatuan eta segurtasunez jotzeko aukera ematen duen bide-orria da.
4.- Zabalkunderako eta parte hartzeko programa, erakundekoak diren edo ez diren pertsonentzat eta eragile gakoentzat: Erantzukizun Klimatiko Korporatiboa bazkide, bezero, hornitzaile eta bertako langileen artean zabaltzeak enpresaren edo entitatearen beraren ahalegina ugaritzeko parada ematen du, konpromisoak eta aliantzak sortuz, eta bere ingurunearen ekosistema guztia Karbono Neutraltasunerantz mugiaraziz. Informazio, parte-hartze eta zabalkundeko ekintzak dira bai entitate barnean, bai entitatetik kanpo.
© Orain Klima. – konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika