Lorezaintza jasangarria. Klima azpiegitura.
Klima aterpeak. Baso txikiak.
Zer da Klima Berdea?
Proposamen eta estrategia multzo bat da Funtzio Anitzeko Ingurune Berdeak sortzeko, bizi-kalitatea hobetzeko, dirua aurrezteko, eta Biodibertsitatea eta Klima zaintzeko.
Lorezaintza jasangarria
Diseinua, egokitzapena eta mantentze-lanak, ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko irizpideekin bat. Horrela, hau guztia lortuko dugu: bizi-kalitatea, edertasuna, ingurumen heziketa, diru aurrezpena, isuriak murriztea eta material gutxiago kontsumitzea.
Klima Azpiegitura
Kontzeptu berritzaile horrek elkartu egiten ditu udalerri edo eskualde bateko berdeguneak, eta eraikin eta instalazio publikoak eta pribatuak, baina honako hau guztia sustatzen dutenak: isuri gutxiago sortzea, eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarrien ekoizpena, herritarrak kontrako klima-gertakarien aurrean babestea, zabalkundea eta herritarren parte-hartzea, edota karbono-hustulekurako eginkizunak betetzea.
Klima Aterpeak
Gune berdeak edo eraikin diseinatuak edo egokituak dira bizilagunei, faunari eta landareei klima-gertakari kaltegarrien aurrean aterpe emateko. Herritarrak klima-aldaketaren eta klima-zainketaren inguruan prestatzeko guneak dira.
Baso txikiak
Funtzio anitzeko baso metaketak dira hiri-ingurunean. Gauza asko eskaintzen dituzte, hala nola karbono-hustulekua, aterpe klimatikoa pertsona, fauna eta landareentzat, eta ingurumen arloko heziketa eta parte-hartzea herritarrentzat eta ikasleentzat. Era berean, egonaldi lasaiko guneak dira, baita osasun guneak ere, hiri-ingurunearen erdian baso-bainuen bidez.
ZERGATIK?
Gune berdeak ingurumena, gizartea eta ekonomia hobetzeko tresnak dira, bai eta Klima zaintzeko eta etortzekoak diren aldaketetara egokitzeko tresnak ere, gizartearen aurrean etsenplua emate aldera.
LAN ILDOAK
INGURUMENA
Ingurunea eta Klima zaindu egiten ditugu gure lorategi txiki edo handietatik, gure azpiegitura berdeetatik edota eraikin baten barnealdetik, aldi berean biodibertsitatea hobetuta. Zure bidez, konpromiso korporatiboa zabalduta.
EKONOMIA
Mantentze-kostua murrizten dugu, ahaleginak beste arlootara birbideratuta: aurrezpena, eraginkortasunaren hobekuntza edota ekoizpen-jarduerak sortzea.
GIZARTEA
Berdeguneak Osasunerako, Ikaskuntzarako, Aisia aktiborako eta Jolas naturalerako guneetan eraldatzen ditugu, adin eta interes guztien partaidetza gogoan, eta Klima Aldaketaren kontrako efektuak murriztuta.
NOLA
- Lehen kontaktua eta beharrak atzematea
- Egoeraren diagnosia
- Hobekuntzarako proposamena-zirriborroa
- Oinarrizko partaidetza prozesua
- Eraldakuntzarako dokumentu gidaria
- Ekintzak abian jartzea
- Jarraipena eta laguntza teknikoa
NON
Entitate publikoen eta pribatuen berdeguneetan, lorategi handietan eta txikietan, hiri-eremuetan, landa-eremuetan, bai eta barnealdeetan ere.
Paisaia berdeak birpentsatzea da kontua, ikuspegi hurbilarekin eta globalarekin. Klima zaintzearekin bat.
© Orain Klima. – konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika