Zer da Orain Klima?

Entitate publikoei edo pribatuei nahiz pertsona ospetsuei laguntzen dien aholkularitza-enpresa bat da, Karbonoaren neutraltasuna lortzeko bidean.

Bere bezeroen jarduera bultzatzen du, bai Karbono Aztarnaren diagnosiaren bidez, bai aztarna murriztu eta aurrezteko proposamenen bidez, bai Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isuriak konpentsatuz.

Entitate bakoitzaren jardueren Karbono Neutraltasuneranzko trantsizioa sustatzen du. Adibideak eman eta zabaltzen ditu, ekonomia eta kultura, bi-biak, Klimarekiko arduratsuak izan daitezen. Dagoeneko gertatzen ari diren aldaketatara egokitzeko lanetan ere badihardu, diseinu-proposamenak eginez eta lorezaintza jasangarria eta azpiegitura berdeak sortuz, bai hiri-ingurunean, bai enpresen munduan, bai landa-ingurunean. Betiere, behar bezalako espazioak sortzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta Klima Aldaketaren aurkako tresna izateko.