Zergatik da interesgarria Orain Klimarekin lan egitea?
Klima Aldaketa erronka eta aukera gisa identifikatzen dugulako:
Klima zaintzea etorkizuneko apustua da, ezinbestekoa, erakunde ororen jarraipenerako, dela instituzioak, gizartea eta merkatua gero eta sentsibilizatuagoak daudelako, dela Klima Aldaketak aldaketa garrantzitsuak eraginen dituelako.
Hainbat arlotan dauka garrantzi berezia. Hona hemen: gizartearen aurreko posizionamendua, araudiak edo eskariak, eta gure jardueraren edo hartzaileen onarpena, lehengaien eskuragarritasuna, eta produktuak eta zerbitzuak agertoki berrietara egokitzea.
Ekonomia eta gizarte arloko sektore zabalek ez dute eskura izan orain arte behar bezalako informaziorik eta laguntza teknikorik arazoaren handia atzemateko, ezta aldatu beharraz eta aldaketarako aukeraz jabetzeko ere.
Orain Klimak lanean dihardu erakunde, entitate edo lider oro Klimarekin lerrokatzeko asmoz, betiere oinarrizko hiru tresna hauek erabiliz:
1.- Karbono Aztarnaren kontularitza eta ziurtagiria: Entitate, erakunde edo pertsona bakoitzak Berotegi Efektuko Gasak (BEG) isurtzen ditu bere eguneroko jardueretan: mugikortasuna, argiztapena, produktuen kontsumoa, klimatizazioa. Gas horiek Berotze Globalaren zatirik handiena eragiten dute.
Bada, gas horiek kuantifikatu eta ziurtatzeak adieraziko digu zer-nolako ardura dugun arazoan eta, aldi berean, irtenbidearen zati izateko aukera emanen digu Klima Planaren bidez, eta plan hori bezero, bazkide eta oro har jendearen artean zabalduz.
2.- Klima Plana: Etorkizunerako apustua da eta Klimarekiko jarrera arduratsua gizartearen aurrean. Erantzukizun Klimatiko Korporatiboa adierazi eta enpresen bide-orria errazten du Karbono Neutraltasunerantz jotzeko, bai eta ekonomia Zirkular eta bideragarrirantz jotzeko ere. Zer arlo hobetu behar den atzemateko parada ematen du eta aukera dakarkio entitateari, Klimaren zainketa eta bideragarritasun ekonomikoa uztartuz.
3.- Inguruneak Klima Aldaketara Egokituak: gune eta azpiegitura berdeak diseinatu eta garatzeko aukera ematen du, hots, jasangarritasuna eta bizi-kalitatea sustatuko dutenak Klima Aldaketaren ondorioen aurka.
© Orain Klima. – konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika