Klima Gida
cerrada
Zer da Klima Gida?
Klima Gida, bikaintasuneko gune birtual bat da Klimaren Zainketan. Gizartea eta Ekonomia Karbono Neutraltasunerantz gidatzen dituzten entitate publiko eta pribatu guztiak daude barnebildurik, bai eta erreferentziazko erakundeak edo liderrak ere.
Aukera borondatezkoa, gardena eta lankidetzazkoa da, bakoitzaren Karbono Aztarna murrizteko eta konpentsatzeko konpromisoa harturik, harik eta BEG (Berotegi Efektuko Gasak) isurietan ahalik eta eperik laburrenean neutraltasuna lortzen den arte.
Tresna honen bidez konektatu egiten da herritar gehienen eskaria, gero eta eskari handiagoa, Klima zaintzeko hautua egiten duten erakundeekin. Klima Gidan parte hartzen duen entitate bakoitzak, bere etsenpluaren bidez, inspiratu eta erakarri eginen ditu jarduera ekonomikoan eta sozialean Klimaren zainketa lehenesten duten bezeroak, iritzi publikoa eta enpresak.
Nola funtzionatzen du?
Plaza birtual handi bat da Klimaren zainketa kontuan hartzen dituzten ekintzak, produktuak edo zerbitzuak azaltzeko, haien sorreran eta garapenean. Horrela, posizionamendu eta harreman gune bat sortzen da entitateen, enpresen, hornitzaileen, bezeroen eta Klimarekiko pertsona arduratsuen artean.
Gidak ekonomia, gizarte eta instituzioen arloko sektore interesgarri guztiak barnebiltzen ditu. Gizateriarentzako Klima egonkor eta seguruarekin konpromisoa hartzen dutenen ahaleginak, produktuak eta zerbitzuak arin eta senez ikusteko aukera ematen du.
Hari esker, Klimarekiko arduratsua den produktu, entitate edo zerbitzu bat eskatu edo aurkitu nahi duen erakunde edo pertsona orok gida hau izanen du erreferentzia gisa. Hedapena sustatuko du, bai Sare Sozialetan, bai Klima Erantzukizun Korporatiboan, bai zabalkunde handiko ekitaldi berritzaileak eta parte-hartzaileak ere.
Klima Gida Zigilua
Klima Gida zigilua gidak ematen duen ezaugarri bat da eta entitatearen edo enpresaren irudi korporatiboaren edozein formatutan adierazten du entitate edo enpresa horrek egiazko konpromisoa duela Gizartearen etorkizunarekin, Klima Aldaketaren erronka handiaren aurrean.
Urtero berritzen da eta bi kategoria ezartzen ditu, parte-hartzaile bakoitzaren konpromisoen norainokoaren arabera:
Klima Liderra: Karbono neutraltasunean konprometitzen diren entitateentzat, beren zuzeneko jarduerari dagokionez, erabiltzen dituzten lehengai eta zerbitzuei dagokienez, bai eta eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuei dagokienez ere.
Klimaren aldekoa: Karbonoaren neutraltasunean konprometitzen direnentzat, soilik haien zuzeneko jarduerari dagokionean.
cerrada
Zergatik da interesekoa Klima Gidan egotea?
• Gizartearen aurrean, lidergoa, berrikuntza eta ikusgaitasuna ekartzen dituelako.
• Entitateen, enpresen, bezeroen eta erakundeen arteko kontaktuak errazten dituelako.
• Aurrerapenak, produktu berriak, zerbitzuak eta jarduerak erakusten dituelako.
• Balio erantsia duten esperientzia aplikagarriak ezagutzeko aukera ematen duelako, dela aurrezpenean, dela karbono neutraltasuneranzko jardueraren hobekuntzan.
• Jarduera ekonomikoa eta soziala Klima zaintzera bideratzen duelako.
• Zigilu erabilgarri bat ematen duelako erakundearen posizionamenduaz eta sinesgarritasunaz.
• Parte-hartzaileak, bazkideak, hornitzaileak, bezeroak eta gizartea oro har inplikatu eta mobilizatzen dituelako ekitaldi irudimentsuetan, esperientzien eta informazioen trukeetan, betiere trantsizioa azkartuta eta hobekuntza kolektiborako aukera bihurtuta.
Nork parte har dezake?
Edozein entitate publikok, pribatuk, elkartek, enpresak edo gizartearentzako erreferentziazkoa den edozein pertsona ospetsuk eska dezake gidan sartzea, Klima Gidak parte hartzeko aurreikusi dituen baldintzak beteta.
Nola parte hartu?:
- Klima Gidan sartzeko eskatuz.
- Karbono Aztarnaren kontabilitatea eginez, gure sareko aholkulari batekin.
- Karbono Neutraltasunari begira, Klimarako Plan bat garatuz.
- Murrizketen eta hobekuntzen urteko jarraipena eginez.
- Klima Gidara jakinaraziz Klima zaintzearekin bat datorren ekintza, ekimen, produktu edo ekitaldiak oro, Gidak zabaldu edo garatu dezan.
© Orain Klima. – konfidentzialtasun-politika eta lege-oharra . Cookie-politika